Nafarrandonneurs kluba 2024an sortu zen, distantzia luzeko txirrindularitza presarik gabea Nafarroara hurbiltzeko asmoz. Ideia hori bi bidetatik gauzatzen saiatzen gara: Batetik, brevetak antolatuz, hau da, Audax Club Parisienen babespeko eta araudiko ekitaldiak antolatuz (hemen dituzue parte-hartzaileentzako araudia , eta antolatzaileentzako araudia frantsesez eta inglesez ). Txango pertsonaltzat jotzen dira, eta gaur egun lau distantzia daude, kilometrotan: 200, 300, 400, 600 eta 1000. Kontrol puntu batzuk daude, non parte-hartzaileek zigilatu egin behar dituzten irteeran emandako txartel pertsonal batzuk. Ez dira lehiakorrak, nahiz eta norberarentzat erronka izan daitezkeen. Gomendioa da bidea dastatzea, gozatzea ibilbideak zeharkatzen dituen tokiez, beste parte-hartzaile batzuekiko elkarrizketez, eta gure lurraldeak eskaintzen duen gastronomiaz eta abegikortasunaz. Noizbehinka bestelako juntadizo eta irteera laburrakoak antolatuz, 60 eta 150 kilometro bitartekoak. Horiei aur...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina