Nor garen

 

Nafarrandonneurs kluba 2024an sortu zen, distantzia luzeko txirrindularitza presarik gabea Nafarroara hurbiltzeko asmoz. Ideia hori bi bidetatik gauzatzen saiatzen gara:

  1. Batetik, brevetak antolatuz, hau da, Audax Club Parisienen babespeko eta araudiko ekitaldiak antolatuz (hemen dituzue parte-hartzaileentzako araudia, eta antolatzaileentzako araudia frantsesez eta inglesez). Txango pertsonaltzat jotzen dira, eta gaur egun lau distantzia daude, kilometrotan: 200, 300, 400, 600 eta 1000.

    1. Kontrol puntu batzuk daude, non parte-hartzaileek zigilatu egin behar dituzten irteeran emandako txartel pertsonal batzuk.

    2. Ez dira lehiakorrak, nahiz eta norberarentzat erronka izan daitezkeen.

    3. Gomendioa da bidea dastatzea, gozatzea ibilbideak zeharkatzen dituen tokiez, beste parte-hartzaile batzuekiko elkarrizketez, eta gure lurraldeak eskaintzen duen gastronomiaz eta abegikortasunaz.

  2. Noizbehinka bestelako juntadizo eta irteera laburrakoak antolatuz, 60 eta 150 kilometro bitartekoak. Horiei aurrebrevetak deitzen diegu, eta batez ere neguan egiten ditugu, mundu hau ezagutu nahi dutenek izan dezaten lehen hurbilketa bat txirrindularitzaren filosofia honetara eta uxa ditzaten distantzia luzeek eragiten ahal dizkieten beldurrak. Esperientzia handiagoa dutenen arrimoan, egiaztatuko dute erritmo lasaian, horrela egiten baitira ibilbideok, posible dela arrakastaz amaitzea era honetako ibilbideak.

Honako hauek dira Nafarrandonneursen helburuak eta filosofia:

  1. Txirrindularitza ez lehiakorra eta zikloturismoa sustatzea, edozein adinetatik aurrera eta adinak inporta gabe.

  2. Gure lurraren eta inguruaren aberastasun kulturala, gastronomikoa, paisajistikoa eta historikoa erakustea.

  3. Gure jendearen izaera bera erakustea klub gisa: abegikortasuna, eskuzabaltasuna eta lurrarekiko maitasuna.

  4. Seriotasuna ACPren araudia betetzean.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Quienes somos